Uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Aiurri 2020ko ira. 1a, 10:08

Irailaren 1etik 18ra egin daitezke eskaerak Amasa-Villabonako udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, ohiko ordutegian.

Amasa-Villabonako Udalak uraren eta zaborren tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak jarri ditu martxan.

Onuradun izateko baldintzak hauek dira:

  1. Villabonan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea eskaera aurkezten denean.
  2. Bizikidetza-unitate bateko kide izatea, eta bizikidetza unitate horren diru-sarrerek oinarrietan ezarritako muga ez gainditzea (bizikidetzako kide guztien sarrerak batuta).
  3. Bizikidetza-unitatearen erreferentzi gisa hartuko da Biztanleen Udal Erroldan fakturetan adierazitako epeei dagokion informazioa.
  4. 10.000 eurotik gorako ondarerik ez izatea, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.
  5. Fakturaren ur kontsumoa ezingo du etxebizitza horretan erroldatutako pertsonako 10 m kubiko gainditu, hiruhileko bakoitzean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Eskatzailearen eta bizikidetza unitateko gainerako kideen NANa edo nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren bat.
  2. Familia liburua edo, zaintza eta babespea edo tutoretza egiaztatzen duten agiriak.
  3. Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrak daudenean, erregistroko ziurtagiria edo zinpeko aitorpena.
  4. Banatuta, dibortziatuta edo seme-alaben eta gurasoen harremanekin zerikusia duen beste edozein gai garrantzitsu egonez gero, dagokion epaia eta pentsioa justifikatuko duen ordainagiria.
  5. Elkarbizitzako unitateko kide guztien ondasunen ziurtagiria.
  6. Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen banku agiria.
  7. 2019. urteko fakturak ordainduta daudela egiaztatzen duen agiria.
  8. Bizikidetza unitateko kide guztien 2019ko informazio fiskala.
  9. Errenta aitorpena aurkezteko obligaziorik ez dutela dioen ziurtagiria (Foru Ogasunak luzatutakoa).
  10. Besteren kontura diharduten langileen kasuan, 2019ko nominak.
  11. Gizarte segurantzako prestazio edo pentsioren bat izanez gero: jasotako diru-sarrera gordinen ziurtagiria.
  12. Langabeziako prestazioa edo DBE (RGI) kobratuz gero, Lanbidek luzatutako ziurtagiria, bere langabetu egoera eta, horrela bada, jasotzen duen kopuru zehatza.
  13. Aurreko ataletan jaso gabeko diru-sarrerarik ez badago, diru-sarreraren zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!