Euskaltegien eskaintza ondorengoa da, ordutegi eta maila ezberdinen arabera:
- A1-A2 mailak: 9:30-11:30, astelehenetik ostegunera (astean 8 ordu).
- B2-C1 mailak: 9:00-11:30, astelehen, astearte eta ostegunak (astean 7,5 ordu).
- AISA ikastaroak: 9:30- 11:30, astelehen, astearte eta ostegunak (astean 6 ordu).
- Autoikaskuntza ikastaroak.
Euskara ikasteko dirulaguntzak
Amasa-Villabonako Udalak dirulaguntzak emango ditu ikastaro bukaeran. B2 mailara arte, matrikularen balioaren %100a jaso dezakete eta hortik aurrerako mailetan matrikularen %75a. Horretarako honako baldintzak bete behar dira:
- Amasa-Villabonan erroldatua egotea.
- Gutxienez, ikastaroan %85eko asistentzia izatea.
- Euskaltegiaren aldeko txostena izatea errendimenduari dagokionez.
- Matrikula ordainduta izatea.