2020/09/27 13:00

Dantza

'Maurizia naz' dantza ikuskizuna

'Maurizia naz' dantza ikuskizuna
Errebote plaza, Amasa-Villabona

Aukeran Dantza Konpainia 'Maurizia naz' izeneko ikuskizunarekin dator Villabonako errebote plazara. Irailaren 27an eskainiko du emanaldia, 13:00etan. Sarrera doakoa da.

  • Zuzendaria eta koreografia: Edu Muruamendiaraz.
  • Dantzariak: Unai Balerdi, Unai Iraola, Maier Mundumendiaraz, Nahikari Sanchez eta Uxue Sanchez.

Azalpena
Egunkari orri bati sua emanez panderoaren larrua berotu du Mauriziak. Kontu handiz, bizitzak erakutsi baitio beroa ez dela beti goxoa, gehiegi gerturatuz gero garrek, pasioaren antzera, erre egin zaitzaketela. Albokaren doinua entzuterako, kokotsa altxatu eta bizitza eman dio panderoari, eta biziki mugitzen ari den haren eskuan, esku asko ikusi ditut; milaka emakumeren eskuak une batetik bestera hegan irteteko prest. Eta orain badakit: ni naiz Maurizia. Ni ere banaiz Maurizia. Eta haren moduan prest nago plazara irteteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!