Donostiako Euskal Asteko kluben arteko finalean izango dira Behar Zanako pilotariak

Aiurri 2020ko ira. 7a, 08:36

EƱaut Aranburu eta Oier Aranburu Behar Zana elkarteko pilotariak. Argazkia: Behar Zana Pelota Elkartea.

Alebinetatik hasi eta nagusi mailara bitarteko pilotaleriek hartuko dute parte txapelketan. Nagusi mailan, Iñaki Lizasoren ordez Xabi Urbietak jokatuko du finala Aitor Ormazabalekin bikotea osatuta.

Kluben arteko txapelketa irailaren 8an ospatuko da Donostiako Trinitate plazan, 15:30ean hasita. Hernani taldea edukiko dute aurkari Behar Zana elkarteko mutilek asteartean Euskal Astearen baitan jokatuko den kluben arteko finalean. Finalerdietan Alde Zaharreko taldeari 4-2 irabazi ostean finalera sailkatu zen Behar Zana Pelota Elkartea.

Finalean jokatuko duten Behar Zanako pilotari guztiak finalerdietan jokatu zuten berdinak izango dira nagusi mailako 1.mailako bikotean ezik. Izan ere, Iñaki Lizaso finalerdietan lesionatu egin zen eta finala Xabi Urbietak jokatuko du.

Hauxek dira bikoteak:

Alebinak

Oñate-Zufiria 
Macicidor-Alberdi

Unai Zufiria eta Eñaut Oñate pilotariak. Argazkia: Behar Zana Pelota Elkartea.
 

Infantilak

Iparragirre-Otaegi
Elizasu-Artola

Inhar Iparragirre eta Urko Otaegi pilotariak. Argazkia: Behar Zana Pelota Elkartea.
 

Kadeteak

Aranburu-Aranburu
Jara-Etxarri

Eñaut Aranburu eta Oier Aranburu pilotariak. Argazkia: Behar Zana Pelota Elkartea.
 

Jubenilak

Olasagasti-Jauregi
Apaolaza-Insausti

Koldo Jauregi eta Andoni Olasagasti pilotariak. Argazkia: Behar Zana Pelota Elkartea.
 

Nagusiak 2. maila

J. Urbieta-Esnaola
Salaberria-Ortiz de Urbina

Jon Urbieta eta Arkaitz Esnaola pilotariak. Argazkia: Behar Zana Pelota Elkartea.
 

Nagusiak 1. maila

X. Urbieta-Artzaia
Ojuel-Lizeaga

Iñaki Lizasoren ordez Xabi Urbietak jokatuko du finala Aitor Ormazabal 'Artzaia' bikotearekin. Argazkia: Behar Zana Pelota Elkartea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!