Jasoko diren produktuak
Egunerokotasunean sortzen diren beharrei aurre egiteko produktuak bildu nahi ditu Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak, baina batez ere, oinarrizko elikagaiez gain, higiene produktuak azpimarratu nahi ditu, higiene pertsonalerako zein etxea garbitzeko produktuak.
- Higiene produktuak: xanpua, bainurako gela, pixoihalak, konpresak, detergentea, lixiba…
- Oinarrizko elikagaiak: olioa, lekaleak, kontserbak, pasta eta arroza, esnea, gailetak …
- Eskola-materiala: arkatzak, boligrafoak, koadernoak, pinturak, borragomak, zorrozkailuak,…
Irailaren 12ra arte egin daitezke ekarpenak
Atzotik martxan dagoen ekimen hau irailaren 12an amaituko da, larunbatean. Astegunetan herriko hainbat komertziotan jarritako kutxetan utz daitezke produktuak, eta irailaren 12an, larunbata, Eroski eta BM supermerkatu atarietan propio prestatutako guneetan egin daitezke donazioak.
Amasa-Villabonako Elkartasun Sarea
Egoera ekonomiko larria bizi dutenak eta bazterketa arriskuan dauden herritarrak laguntzeko elkartasun dinamika herritarra da Amasa-Villabonako Elkartasun Sarea. Zuk ere sare honetan boluntario bezala parte hartu nahi izanez gero, deitu 627 364 521 telefono zenbakira.