Denetariko artisauak bildu dira plazan, produktuen aukera zabala eskainiz: elikagai, edari, apaingarri, osagarri..., 24 postu guztira. 14:30ak arte egongo da zabalik, eta eguerdian jakinaraziko da nork jasoko duen posturik onenaren saria. Segurtasun neurriak bermatuz, norabide berean egin beharko da postutik posturako bidea, tarteak errespetatuz.
Era berean, 12:30ean Aizondo bailarako elkarteen arteko Isats gisatuen lehiaketako irabazlea ere ezagutaraziko da.
Bitartean, azokaz gozatzeko egun ederra gaurkoa.