Elkartasun Sarea berriz ere martxan

Ainhoa Arozena 2020ko ira. 12a, 11:41

Beharrean dauden herriko pertsonei zuzenduta, eta Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak bultzatuta, hainbat saltokitan oinarrizko produktu eta elikagaien bilketa egin da aste guztian zehar. Gaur larunbata, irailak 12, emango zaio amaiera bigarren bilketa horri.  Villabonako Eroski eta BM supermerkatu atarietan prestatutako guneetan ari dira bilketa egiten.

Amasa-Villabonako Elkartasun Sarea

Egoera ekonomiko larria bizi dutenak eta bazterketa arriskuan dauden herritarrak laguntzeko elkartasun dinamika herritarra da Amasa-Villabonako Elkartasun Sarea. Zuk ere sare honetan boluntario bezala parte hartu nahi izanez gero, deitu 627 364 521 telefono zenbakira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!