Elkartasun sareko kideen lehen balorazioa oso positiboa izan zen. Ekainean egindako bilketan baino elikagai gutxiago bildu bazen ere, higiene produktu gehiago bildu zen, eta COVID-19aren eraginez produktu hauek duten garrantzia kontuan izanda, herritarrek oso erantzun ona eman zutela baieztatu zuten. Ondorioz, datozen asteetan garbiketa eta higiene pertsonalerako produktu ugari banatu ahal izango dira egoera ekonomiko larria bizi duten pertsona eta familien artean.
Amaitzeko, Elkartasun Sareak eta Amasa-Villabonako Udalak eskerrak eman nahi dizkie, lanean aritu diren boluntario guztiei, bere ekarpena egin duten herritarrei eta beren establezimenduan bilketa-kutxa jarri zutenei. Eskerrik asko denei, beste behin gurea herria solidarioa dela frogatzeagatik!
Gogoratu, Amasa-Villabonako Elkartasun Sarean parte hartu nahi izanez gero bidali e-maila elkartasuna@villabona.eus helbidera edo 627 364 521 telefono zenbakira deitu.