Dantzaz konpainiaren Basoa ikuskizuna Erreboteko plazan

Ainhoa Arozena 2020ko ira. 20a, 16:51

Ostiral iluntzean Xeve Iglesiasen erakusketa zabalduta, Dantzaz konpainiaren Basoa ikuskizunarekin ekin zaio gaur eguerdian udazkeneko kaleko kultur egitarauari. Emanaldi bizia eta indarrez betea. Ikusle ugari bildu da Erreboteko nahiz Berdura plazen bueltan, eta txalo zaparrada beroa jaso dute dantzariek egindako eginahalaren ordainetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!