Azken boladan eginiko 40 bat lan bildu ditu erakusketan, lan figuratiboak gehienak. Esku finez margotutako lan zainduak. Ikustea merezi dutenak. Datorren ostiralera arte izango da aukera. Bertan egongo da Seve Iglesias egilea bera, gerturatzen denarekin berriketan aritzeko prest.