Joanes Balentziaga eta Ander Lizarralde billabonatarra Euskal Herriko IV. Uztai Txapelketan nagusitu dira

Aiurri 2020ko urr. 13a, 09:27

Argazkia: Uztarria

Behi Suharraren IV. Eguna ospatu zen larunbatean Azpeitiko zezen plazan. Goizean, eguraldiari aurre eginda, Euskal Herriko IV. Uztai Txapelketa jokatu zuten, non, jende ugari bertaratu zen zezen plazara.

Joanes Balentziagak eta Ander Lizarraldek jantzi zuten txapela Azpeitiko zezen plazan jokatutako Euskal Herriko IV. Uztai Sariketan. Euria gogoz ari zuen, baina 12:00etan ekin diote Behi Suharraren IV. Egunerako antolatutako ekintzei, uztai txapelketarekin. Eguraldiak lagundu ez badu ere jende ugari bertaratu da ikuskizunaz gozatzera, eta giro ederra izan da zezen plazan.

Eguneko argazki gehiago ikusgai Uztarria hedabidean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!