Erdi Maratoiko Munduko Txapelketarako aukeratua izan da Iraitz Arrospide billabonatarra

Aiurri 2020ko urr. 13a, 18:28

Espainiako selekzioak gipuzkoarrari deitu dio Toni Abadiaren ordez parte hartuko duela jakinarazteko, azken honek positibo eman baitu.

Iraitz Arrospidek Poloniako Gdynia herrian egingo den maratoi erdiko Munduko Txapelketan parte hartzeko aukera izango du larunbat honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!