Hamabi bikotek hartuko dute parte IX. Antton Pebet Txapelketan. Ez du adin mugarik txapelketak eta Euskal Herri mailako pilotari onenen parte hartzea izango da aurten ere.
Final zortzirenetan zortzi bikotek hartuko dute parte, hain zuzen ere, abenduaren 3an eta 4an, 19:00etan hasita. Final laurdenetan, berriz, fase buru lau bikote egongo dira zain; eta partida horiek abenduaren 11n eta 13an jokatuko dira, 19:00etan eta 11:00etan, hurrenez hurren.
Finalerdiak abenduaren 18an izango dira, 19:00etan. Eta finala abenduaren 27an igandearekin, 10:30ean hasita. Finalaz gain, gazte mailako etorkizunekoen eta joko garbian iparraldeko txapelketari dagokion partidak ere jokatuko dira.
Txapelketan parte hartuko duten pilotariei buruzko informazioa aurrerago zabalduko duela adierazi du Behar Zana elkarteak.
Iazko txapelketan txapela Maiz eta Arbizu bikoteak jantzi zuen, azpitxapeldun Espinal eta Alduntzin bikotea geratu zen.