Urbieta anaiek jokatuko dute ostiralean Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketan

Aiurri 2020ko urr. 21a, 13:01

Xabier Urbieta udan jokatutako Santio Txapelketan.

Egun berean Oñatin ere lehiatuko dira Behar Zanako jubenil mailako pilotariak, 19:00etan hasita.

Lehenengo partida bigarren mailako jubenilen artekoa izango da. Behar Zanatik Iraolak eta O. Aranburuk jokatuko dute Zestoako Abantzu taldearen aurka. 19:30ean hasiko da partida, Villabonako Bear Zana pilotalekuan.

Bigarren partida, berriz, nagusi mailakoa izango da. Behar Zana elkarteko Urbieta anaiek Oiartzungo Oiarpe taldea edukiko dute aurkari.

Oñatiko partiduak
Jubenil kategoriako lehen mailan ari diren Olasagasti eta Izagirrek jokatuko dute ostiralean Oñatin; baita jubenil bigarren mailan dauden Aranburuk eta Jauregik ere.

Lehen mailako nagusien mailan Behar Zana1eko pilotariek, Lizaso-Maiz/Esnaola, ezingo dute partida jokatu atzelarien lesioagatik. Soraluze taldearen aurka zuten jokatzekoa, Murua-Balerdiren aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!