Urriaren 21ean egin zen zozketa Andres Urrutia notarioaren aurrean, eta 043.939 zenbakia irten da saritua. Amasa-Villabonako Zubimusu ikastolak banatu zuen Tanta elkartasun txarteleko zenbaki hori. Zenbaki sarituaren onuraduna agertuko ez balitz, ordezko beste zenbaki bat ere atera da, hauxe: 017.203. Azken zenbaki hori Gasteizko Armentia ikastolaren bitartez banatu zen.
60.000 euroko saria jasotzeko zenbaki saritua duen onuradunak hilabete bateko epea izango du. Epea agortuta agertuko ez balitz, ordezko zenbakia duenak beste hilabeteko epea izango luke saria eskatzeko.