Agurrari lotuta, etorkizunerako gonbita

Ainhoa Arozena 2020ko urr. 24a, 10:09

Alaitz Usabiaga eta Oier LarraƱaga, Erreka tabernako arduradunak.

Alaitz Usabiaga eta Oier Larrañaga bikoteak 2012ko azaroan zabaldu zuen Erreka taberna Villabonako Kale Nagusian. Zortzi urteko bide luzea eginda, urte amaierarekin batera tabernako ateak ixtea erabaki dute. Arduradunek segida izatea nahiko lukete.

Abenduaren 31n itxiko ditu ateak Kale Nagusiko Erreka tabernak. Arduradunek segida izatea nahiko lukete 

“Gustuko dugu ostalaritza, baina lan lotua da. Hainbeste urte eta gero, beste bide bat hartu nahi dugu. Baina tabernak herri giroan duen eragina ikusita, norbaitek Erreka tabernaren martxari jarraipena ematea gustatuko litzaiguke. Eta noski, herrikoa balitz hobe”, adierazi du Oierrek. 

Eskerrik asko bezeroei

Erreka tabernaren izenean, eskerrak luzatu dizkie Oierrek bezero izan dituzten guztiei. “Ni behintzat, Azkoititik etorrita, oso ondo hartu naute herrian. Jendearen erantzun ona jaso dugu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu bezeroei gugan sinesteagatik”. Urte berriarekin batera denbora gehiago izango dute gustuko zaletasunetarako: besteak beste, kirola egin, bikotean egon eta egunerokotasunaz gozatzeko. 

 

Albistea osorik, Aiurri hamaboskariaren 569. zenbakian

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!