'Resolution' ekimenaren baitan, presoak etxeratzea eskatu dute Villabonan

Aiurri 2020ko urr. 24a, 20:01

19:30ean bildu dira dozenaka lagun Villabonako elizaren bueltan presoen etxeratzea eskatzeko, 'Resolution' ipintzen duten kartelak eskuetan dituztelarik eta mugikorrarekin nahiz bestelako elementuekin argia eginez.

Sarek antolatutako ekimena da 'Resolution' eta 'Izan Bidea' izeneko dinamikaren baitan antolatu da herri ezberdinetan. Donostian, esaterako, konponbidea, bizikidetza eta etxeratzea aldarrikatzeko mosaikoa osatu dute Kontxako hondartzan.

'Resolution' mosaikoa osatu dute Donostiako Kontxako hondartzan. Argazkia: Sare.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!