Pentsiodunak kalera irten dira 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzera

Aiurri 2020ko urr. 26a, 13:37

Gaurkoan, urriko azken astelehenean, berriro irten dira kalera pentsiodunak pentsio publiko duinak exijitzeko.

N-1 errepidean, Andoain parean sortu den pilaketaren ondorioz, Villabona herrigunetik autoen trafikoa ugaritu egin da, eta ondorioz, ibilbidea aldatu behar izan dute pentsiodunek udaltzainen gomendioa jarraituta.

Horrela, manifestazioa Berdura plazatik hasi eta Kale Nagusira joan beharrean, Malkar plazara joan dira espaloitik eta bertan egin dute protesta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!