Covid19 | Datuak egunez egun

Amasa-Villabonan joera gorunzkoa da oraindik orain

Aiurri 2020ko aza. 5a, 13:04

Amasa-Villabonan joera gorunzkoa da, eta datuek adierazten dutenez joera ez da azken egunetakoa bakarrik. Aurreko astean ID tasa 1,61ekoa zen, eta gaurkoa ere berdina da. Horrek esan nahi du azken lau asteetan birusaren zabalkundean ezin izan dela atzera egin.

Horren ondorioz, intzidentzia tasa metatuak goruntz egiten du eta egunak dira 1.000ko kopurutik goruntz dagoela.

Urriak 29, osteguna

Positiboak: 5.

Intzidentzia tasa metatua: 626,48.

ID tasa: 1,61.

Azaroak 5, osteguna

Positiboak: 4.

Intzidentzia tasa metatua: 1117,51.

ID tasa: 1,61.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!