Covid19 | Datuak egunez egun

13 eta 40 urte bitartekoei PCR probak egiten hasiak dira dagoeneko Behar Zana pilotalekuan

Villabonako Behar Zana pilotalekuan hasiak dira dira PCR probak egiten 13 eta 40 urte bitarteko Amasa-Villabona eta Zizurkilgo herritarrei. Gaur, 15:30etan hasi eta 20:00ak bitarte etengabe arituko dira probak egiten eta bihar goizean ere 9:00etatik 14:00ak aldera arte egongo da aukera.

Osakidetzak PCR frogak egiteko deia zabaldu ostean, gaur Amasa-Villabona eta Zizurkilgo 13-40 urte artekoak hasi dira dagoeneko probak egiten. Arratsaldeko 15:30etan ekin zaio eta ilara luzeak egon dira Behar Zana pilotaleku kanpoaldean. Pilotalekurako bidea gezi bidez eta hesi bidez markatu dute, herritarren arteko distantziak errespetatzeko. Gaurko probek, iluntzeko 20:00ak arte iraungo dute, baina ala ere bihar goizeko 9:00etatik 14:00ak bitarte aukera egongo da proba egin nahi duenarentzat.

Hitzordurik hartu gabe ere bertaratu eta proba egiteko aukera dago, baina aldez aurretik izena eman nahi duenak zenbaki honetara deitu dezake: 943 00 69 70

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!