Covid19 | Datuak egunez egun

Egoera epidemiologikoa nabarmen hobetzen ari da Villabonan

Aiurri 2020ko aza. 18a, 14:03

Intzidentzia tasa altua bada ere, aurreko bi asteetako datuak alderatzen jarrita, egoera onbideratzen ari da. Azaroaren 4tik 10era 48 kasu positibo antzeman ziren, eta astebete beranduago 29. Intzidentzia tasa beheruntz doa, eta ID tasa metatua are gehiago.

Azter ditzagun, ordea, hiru aldagai ezberdinak aurreko bi astekoekin batera:

Azaroak 11-17:

  • 29 kasu positibo.
  • Intzidentzia tasa metatua: 1303,76.
  • ID: 0,85.

Azaroak 4-10:

  • 48 kasu positibo.
  • Intzidentzia tasa metatua: 1540,81.
  • ID: 1,42.

Urriak 28-Azaroak 3:

  • 43 kasu positibo.
  • Intzidentzia tasa metatua: 1083,64.
  • ID: 1,73.

Intzidentzia tasak hurrengo astean nabarmen jaitsi beharko luke, bestela birusa kontroletik kanpo dagoela ondorioztatu beharko litzateke. Ez dirudi hori gertatuko denik, ID delakoan jaitsiera bat ikusten delako.Azken 14 egunekoa duela astebetekoarekin alderatzen du. Datu hori duela bi aste handiagoa zen, 1,31koa hain zuzen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!