Kontsumo bonoen bigarren kanpainaren xehetasunak Oria Merkatarien Elkartearekin adostu ditu Amasa-Villabonako Udalak; eta aurrekoaren aldean berrikuntzak dakartza. Herriko establezimendu guztiek hartu ahal izan dute parte, baita zerbitzuek eta elkagaiak saltzen dituzten saltokiek ere, hala nola harategiek, arrandegiek, ile apaindegiek... Guztira, 50 establezimenduk eman dute izena.
Amasa-Villabonako alkate den Beatriz Unzuek azaldu duenez, "helburu nagusia abenduan batez ere eguberrien testuinguruan egiten diren erosketa bereziak Amasa-Villabonako establezimenduetan egitea sustatzea da, modu horretan herriko saltokiak lagunduz".
32.000 euroko inbertsioa egin du Amasa-Villabonako Udalak, 30.000 euro bonoak finantzatzeko eta 2.000 euro kanpainaren gastuetarako. Orotara, 1.500 bono-txartel eta 10.500 bono indibidual jarriko dira zirkulazioan.
Nola funtzionatzen dute kontsumo bonoek?
Kontsumo bonoak saltoki bakoitzean erosi behar dira. 30 euro ordainduta, 50 euroko kontsumo bonoa emango dio dendariak erosleari, zehazki 10 euroko hiru bono eta 5 euroko 4 bono indibidual. Bono-txartel bakoitza saltoki bakoitzari dagokio, hortaz pertsona bakoitzak bono-txartel bat erosi ahalko du denda bakoitzerako, horrela nahi adina dendetan erosiz bono-txartelak. Egiten den erosketaren zenbatekoa bonoaren balioa baino txikiagoa bada, diferentzia ez da eskudirutan ordainduko.
Ez da zertan amasarra edo billabonatarra izan beharrik, edonork eros ditzake bono-txartelak. Abenduaren 4an hasi eta urtarrilaren 5era bitartean erabili ahalko dira bonoak.
50 establezimendu
Hauek dira kontsumo bonoen bigarren kanpainan parte hartu duten 50 establezimenduak:
- Albizu kirolak.
- Amane.
- Amasa okindegia.
- Ander's gallery.
- Ane denda.
- Arindu fisioterapia.
- Baratz denda.
- Basajaun liburu-denda.
- Boutique MP.
- Brunila.
- Duna oinetakoak.
- Eguzkilore denda.
- Eizmendi anaiak.
- Eizmendi ileapaindegia.
- Electricidad soto.
- Errezil pentsuak.
- Farmazia Berria.
- Fruteria Villabona.
- Galerias M.J.
- Garintza mertzeria.
- Gema loredenda.
- Gorostidi burdindegia.
- Gurrutxaga.
- Ifni pelu ileapaindegia.
- Iruma ileapaindegia.
- Javier Iraola harategia.
- Joyeria Relojeria CID.
- Kanela arropa denda.
- Kaori faktoria.
- Karlis argazki denda.
- Kau XXI informatika.
- Kazetaria.
- Labezain Arroa Kalea.
- Labezain Nagusia Kalea.
- Lema arraindegia.
- Lider gozotegia.
- Mariaje Arte y Compl. Pelu.
- Malva.
- Musturinea harategia.
- Opticalia Bronte.
- Peluqueria Mixta Mujika.
- Pepi janari denda.
- Rep. de Calzado Azkar.
- Sahatsa belar-denda.
- Tinta inprimategia.
- Titare mertzeria.
- Ugalde oinetakoak.
- Villabona Optica audiol.
- X los pelos.
- Zubimusu.