Iraitz Arrospidek ezin izan du amaitu Valentziako Maratoia

Aiurri 2020ko abe. 6a, 13:24

Argazkia: Real Sociedad atletismo taldea.

Real Sociedad atletismo taldeak sare sozialetan iragarri duenez, Iraitz Arrospide billabonatarrak ezin izan du Valentziako Maratoia amaitu.

Gaur goizean ospatu da Valentziako Maratoia. Lasterketa amaitzen lehena Evans Chebet keniarra izan da 2 ordu eta 3 minutuko denborarekin. Keniarraz gain, beste hiru gizonezkok lortu dute 2 ordu, 3 minutu eta 51 segunduko errekorra gainditzea, hain zuzen ere  Lauwrence Cheronok 2 ordu, 3 minutu eta 4 segunduan, lasterketan bigarren postua eskuratuz; Birhanu Legesek 2 ordu, 3 minutu eta 16 segunduan, lasterketan hirugarren postua eskuratuz eta Amos Kiprutok 2 ordu, 3 minutu eta 30 segunduko denbora, lasterketan laugarren postua eskuratuz.

Emakumezkoen kasuan, Peres Jepchirchir-k lortu du errekorra lasterketa amaituz 2 ordu, 17 minutu eta 16 segunduko denboran. Bigarren postua, Joyceline Jepkosgeiek lortu du 2 ordu, 18 minutu eta 40 segunduko denborarekin, eta hirugarren postua, Helalia Johannesek 2 ordu, 19 minutu eta 59 segundutan.

Valentziako Maratoian korrikalariak abiatu diren unea:

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de MaratoĢn Valencia (@maratonvalencia)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!