Abenduaren 19an GazteTopaLaket! prebentzio programa antolatu du Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak. 10-14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua dago programa eta horren bidez, alkohola, tabakoa eta kafeina bezalako droga legalen eraginen inguruan sentsibilizatu nahi dira parte-hartzaileak.
GazteTopaLaket! programak hiru orduko iraupena izango du eta 3 edo 4 espazio/dinamika gauzatuko dira:
1. Arte adierazpen askea: Graffitia
- Helburua: Gazteen artean droga kontzeptua argitzea jokoaren / marrazkiaren bitartez.
- Metodologia: Ai Laket!!-eko kide batek espazioa dinamizatuko du, parte-hartzaileei materialak luzatuz eta hausnarketarako galderak botaz, droga kontzeptuaren inguruko hausnarketak bultzatzeko helburuarekin.
- Hausnarketarako gaiak: Zer dira drogak? Zeintzuk dira zure inguruan ikuste dituzunak? Nola marraztuko (irudikatuko) zenituzke? Ze gauza on dituzte? Ze gauza txar dituzte? Guztientzako berdinak dira?
- Parte-hartzea: Esku-hartze osoan zehar mural bat prest egongo da hurbiltzen diren haur eta gazte guztiek euren adierazpenak egin ditzaten.
2. Jinkana: Alkohola eta gaitasun motoreak
Hirunaka partaideek zirkuitu bat egin beharko dute bidean dauden frogak burutuz.
- Helburua: Alkoholaren erabilerak egunero ekintzetan sortu ditzakeen zailtasun eta arriskuak antzematea.
- Metodologia: Partaide batek graduazio altuko betaurrekoak izango ditu, besteak graduazio ertainekoak eta besteak betaurreko gabe burutuko du zirkuitua; betaurreko hauek alkoholaren eraginpeko ikusmena imitatzen dute. Zirkuituan ondorengo frogak egongo dira:
- Bide segurtasuna: konoen bidez ibilbide bat markatuko da eta gurpildun motorrean burutu beharko dute.
- Etxeko atea ireki: giltza sarrailan sartu beharko dute.
- Autobuseko tiketa erosi: balio txikiko txanponak emango zaizkie eta itsulapikora autobus tiketaren balio sartu beharko dute.
- Lokarriak lotu: bi zapata jarriko dira eta lokarriak lotu beharko dituzte.
- WhatsApp-etik mezua bidali: mugikor batean WhatsApp mezu bat idatzi beharko dute.
- Parte-hartzea: Zirkuituak 10 minutu inguruko iraupena izango du eta aldiro hiru gaztek parte hartuko dute. Ai Laket!-eko bi kidek dinamizatuko dute espazioa.
3. Botila erretzailearen esperimentua
Talde txikietan botila erretzailearen esperimentua burutuko da.
- Helburua: tabakoak konkretuki eta keak orokorrean arnas aparatuan eragiten dituen ondorio kaltegarriak antzematea.
- Metodologia: Botilaren ahoan kotoia jarriko da eta tapoian zigarroa. Urez beteta dagoen botilari zuloa egingo zaio eta uzten doan heinean botilak zigarroa erreko du. Bukaeran botila kez beteta egongo da eta kotoia breez blai. Esperimentua egin ostean ondorengo galderak botako dira hausnarketa bultzatzeko:
- Nola geratu da botilaren ura?
- Nola geratu da kotoia? Zer irudikatzen du kotoiak?
- Zein harreman dago esperimentua eta erretzaile baten artean?
- Zergatik erretzen du botilak?
- Parte-hartzea: 10-15 minuturo, Ai Laket!-eko kide batek esperimentua burutuko du lauzpabost gaztetxoko taldeetan.
Jokoren batek gazteen interesa pizten ez badu, edota denbora soberan geratzen bada joko hau martxan jarriko da: TERMOMETROA. Joko horretan entzundakoarekin ados dauden edo ez dauden pentsatu eta argudiatu beharko dute gazteek.
- Helburua: Drogen inguruko sinesmen faltsuak argitzea eta drogen inguruko bakarkako eta taldeko hausnarketa bultzatzea.
- Metodologia: Lurrean bi marra marraztuko dira adostasun edo desadostasun irudikatzen dutenak. Galderak botako dira eta gazte bakoitzak marra batean edo bestean jarri beharko da. Gero bakoitza bere arrazoiak adierazi beharko ditu. Besteak beste galdera hauek botako dira:
- Kafeina droga bat da?
- Tabakoa kalteak eragin ditzake bihotzean?
- Alkohola nagusien kontua da?
- Drogak munduko edozein lekutan daude?
- Hausnarketarako gaiak: Gure inguruan diren ohiko drogen inguruko informazioa, eztabaida lasaia izatearen garrantzia bultzatzea.
- Parte-hartzea: Dinamikak talde handi baten parte-hartzea ahalbidetzen du eta Ai Laket!-eko bi kiden termometroa dinamizatuko dute.