Gabonak 2020

Gabonetako ekitaldiak antolatu ditu Oria merkatarien elkarteak

Aiurri 2020ko abenduaren 23a

Abenduaren 23tik 31ra bitartean ekitaldi ezberdinak egongo dira haurrentzat nahiz helduentzat, hala nola antzerkiak, ipuin kontaketak. Gurea zinemako erakusketa aretoan eta Aljiben izango dira ekitaldiak.

Abenduak 23, asteazkena - 17:00 - Gurea 
'Txapela buruan eta ibili munduan' ipuin kontaketa haurrentzat.

Abenduak 24, osteguna - 11:00 - Gurea
'Tito malabarista' malabareak eta ipuin kontaketa haurrentzat.

Abenduak 29, asteartea - 17:00 - Gurea
'Aho bete jolas' ipuin kontaketa eta jokoak haurrentzat.

Abenduak 30, asteazkena - 17:00 - Aljibe
'Aingerutxoak' antzerkia + 'A ze parea' bakarrizketa helduentzat.

Abenduak 31, osteguna - 11:00 - Gurea
'Tito malabarista' malabareak eta ipuin kontaketa haurrentzat.

Abenduak 31, osteguna - 17:00 - Aljibe
'Aingerutxoak' antzerkia + 'A ze parea' bakarrizketa helduentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!