Usarrabi pilotalekuan itxaron diete hiru Errege Magoek herriko txikienei. Distantzian, Erregeak agurtu eta bakoitzak bere oparia jaso du eskutitza eman ostean. Bi txandatan eta taldeka sartu dira pilotalekura. Aurtengoan ezin izan diete Erregeei muxurik eman, ezta gerturatu ere.