Pandemia garaian ere, Jesusen Bihotza Parrokia, Malkar Astialdi Taldea eta Villabonako Udala elkartu dira, haurrek hiru erregeei bisita egiteko aukera hori eduki dezaten.
Gaur arratsaldeko 17:00etan iritsi dira Errege Magoak Gurea Antzokira, eta umeak sartzen hasi aurretik, Santiago Egoitza eta Fraisororekin bideo-dei bat izan dute 17:30ak arte. Ondoren umeen txanda izan da eta 10eko taldeetan sartu behar izan dute, segurtasun neurriak tarteko. Aldez aurretik hartu behar izan zuten hitzordua eta guztira 125 ume igaro dira erregeei beren gutunak ematera, baina aurtengoan muxurik gabe eta askorik gerturatu gabe geratu behar izan dute.
Iluntzean hotz handia eginagatik ere, hiru Erregeek gerturatu ez diren haurrei agurtu nahi izan die. Amasatik abiatu dira Larrea eta Arroa auzora. Handik Kale Nagusian barna joan dira, Errebote plazaraino. Amaitzeko Txermin zeharkatu eta Kale Berria igarota amaitu dute euren ibilbidea.