Eskualdeko ostalari ugarik egin dute bat autokarabanarekin, baita ostalaritzari lotutako zenbait enpresa banatzailek ere. Tolosatik abiatu da ostalarien autokarabana eta Anoetatik barrena iritsi da Villabonara 12:00etan, eliza aldetik. 'SOS ostalaritza' edota 'ostalaritza aurrera' moduko leloak eraman dituzte kotxeetan itsatsita. Zizurkil ere zeharkatu dute, eta berriro Villabonara pasata, Andoainen eman zaio amaiera kontzentrazioarekin.