“Kimua ez da guretzako bakarrik sortu”

Olatz Lasa 2021ko urt. 25a, 07:30

Ekainerako beren proiektu propioa edukiko dutela aurreratu dute. Argazkia: David Herranz.

Oier Laborde, Uxue Urruzola eta Itziar Uzkudun Kimua Dantza Kolektiboko kideak dira. Ekainean ekin zioten lanari Xabi Solanoren eta Alos Quartet-en emanaldietan.

Oinkari Dantza Taldean egin zenituzten zuen dantza hastapenak, eta, orain, Kimua Dantza Kolektiboa sortu duzue. Zer da zehazki Kimua?

Uxue Urruzola: Tartean beste dantza talde batean egon gara baita ere. Oain dela gutxi etapa hori bukatu genuen eta nik uste dut nahi handiena zela elkarrekin dantzatzen jarraitzea. Nahi horrek eragin du Kimua Dantza Kolektiboa sortzea beste taldekide batzuekin batera. 

Esan daiteke taldea sortu duzuenerako lagun kuadrilla zinetela jada. Nolakoa da dantzan zuen arteko harremana? 

Oier Laborde: 10 urte edo gehiago daramatzagu batera. Ezagutzen gara, badakigu elkarrekin dantzan aritzen, badakigu oholtza partekatzen.

Itziar Uzkudun: Ikasi dugu batera lan egiten.  

Xabi eta Kristina Solanoren edota Alos Quartet-en emanaldietan eman duzue hasiera. Nolakoa izaten ari da esperientzia?

O. L.: Lehenago beste konpainia batzutan egon izan garenez, bagenuen beraiekin harremana. Kimuak-en lehenengo emanaldia Xabirekin izan zen; gurekin kontatu nahi zuen, lehenago berarekin lan egin dugulako proiektuan. Alos Quartet-ekin ere aurretik dantza egindakoak gara. Gurekin kontatu nahi zuen eta guk, noski, eskuzabaltasunez hartu dugu. 

Zerk bereizten zaituzte beste dantzat taldeetatik?

U. U.: Euskal dantzetatik gatoz. Oinarria hori da, baina tradizioak ez du zertan beti txistua rekin eta danbolinarekin izan 

rebehar, edo ez dauka zertan beti era berdinera, pauso berdinetara mugatu behar. Egin daitezke pausu berdinak beste hamaika musikekin. Arropari dagokionez, gurean mutilek, adibidez, gona janzten dute edo neskek galtzak. Beste batzuetan, berdin janzten gara, genero bereizketarik gabe. Nik uste dut tradizio horren esentzia galdu gabe badela eguneratzerik. Hori da gure estiloa. Partaide bakoitzak bere pertsonalitatea edo bere ibilbidea eduki du, eta guztion artean egiten ditugu ekarpenak. 

O. L.: Koreografiak ez ditu pertsona batek zehazten, denon artean sortzen ditugu.

Dantza tradizionala oinarri hartuta, zuen sorkuntzaren emaitza erakusteak pozgarria izan behar du.

I. U.: Bai, baldin eta koreografiak funtzionatzen duela ikusi badugu, alegia, polita eta itxuroso geratu dela. Arlo pertsonalean asko ematen digu. Taldean lan egiten ikasi dugu, eta hori batzuetan zaila izaten da. 

U. U.: Zure idea da eta prozesu guztia da polita. Gure artean proposamenak botatzen ditugu, askotan barrez lehertzen gara. Tuntunarena egiten hasten gara eta bat-batean gustatzen zaigun zerbait sortzen da. Sorkuntza ez da bakarrik norbait etorri eta pausua nola egin erakustea. Esperientzia dugu, oroitzapenak ditugu, bizipen pila bat… Guretzat esanahia duen zerbait da. Taldean gehiengoak dantza klaseak ematen ditu, eta askotan material hori aprobetxatzen dute; beren ikasleei erakusten diete. Azkenean, ekarpen bat egiten ari gara. Ikasle askorentzat eredu dira emanaldietan ikusten dituztenean.

FACEBOOK
kimua.dantzakolektiboa

INSTAGRAM
@kimuadantzakolektiboa

Elkarrizketa osorik, Aiurri hamaboskariaren 575. zenbakian

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!