Triki manifa deitu dute ostalariek larunbaterako

Aiurri 2021ko urt. 21a, 14:52
Urtarrilaren 18an ostalariak manifestazioan irten zireneko irudia.

'Ostalaritza bizirik' lelopean abiatuko da ostalariek antolatutako triki manifa Errebote plazatik, 12:30ean. Zizurkilera ere joango dira Sacem-go zubitik barrena. Jendea animatzeko deia luzatu dute.

Hauxe da prestatu duten ibilbidea: Errebote plaza, Kale Nagusia, Iru Aldeta taberna, Kale Berria, Larrea, Arroa, Sacem zubia, Ubare auzoa, Joxe Arregi plaza (Pasus), Zubimusu zubia eta Errebote plaza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!