Bihar, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izanik, erakusketa inauguratuko dugu eguerdian udaletxean bertan.
Era berean, Amasa-Villabonako 4 komertziok Emakume eta Neska Zientzialarien Eguna nabarmentzeko, erakusleihoetan emakume zientzialari bana nabarmenduko dute. Hauek dira egitasmoan parte hartu duten komertzioak eta bakoitzak goraipatuko duen emakume zientzialaria:
- Farmazia Berria – Gertrude Belle Elion.
- Basajau liburu-denda – Barbara McClintock.
- Garintza mertzeria – Miriam Rothschild.
- Galerias M.J.- Poppy Northcutt.