Inauteriak 2021

Fleming Herri Eskolako txikienek ostegun gizena ospatu dute

Aiurri 2021ko ots. 11a, 13:44

Eguerdian jaurti dute konfetizko txupinazoa Arroa auzoan kokatzen den Fleming Herri Eskolako ikasleek. 'Tolosako Inauteriak' ipini dute gaia aurtengoan, eta guztiak mozorrotuta Tolosako Inauterietan entzuten diren txarangaren kantu ezagunenak dantzatu dituzte eskola pareko plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!