Villabonako zenbait komertziok emakume zientzialariak omendu dituzte

Aiurri 2021ko ots. 11a, 16:41

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izanik, herriko zenbait komertziok emakume zientzialarien eta haien jardunaren inguruko informazioa ipini dute erakusleihoetan.

Galerias M. J. dendak, esaterako, Poppy Northcutt NASAko ingeniariaren argazkiekin eta bere lanaren inguruko informazioarekin apaindu du erakusleihoa. Basajaun liburu-dendak Barbara McClintock genetista eta botanikaria ekarri du gogora; eta Farmazia Berriak Gertrude Belle Elion biokimikari eta farmakologoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!