EkonoVID

Stock Azoka berezia, Amasa-Villabonan

Sara Medrano 2021ko mar. 6a, 14:27

Amasa-Villabona eta Zizurkilgo merkatariak biltzen dituen Oria Merkatari Elkarteak, neguko beherapenen azken txanpa honetan Stock Azoka berezia antolatu du, Udalaren babesarekin. Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean 16 saltokik jarri dute postua kanpoaldean. Merkatarien elkarteak herriko dendei bultzada bat eman nahi izan die, Villabonako kaleei kolorea eta bizia emanaz. Herritar ugari ibili da herriko komertzioen porduktuak ikusiz eta herrian kontsumituz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!