Ekitaldia hasteko Oihana Iguaranek hiru bertso bota ditu, herriko emakumeak omenduz. Ondoren, Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak hartu du hitza. Amaitu bezain pronto, herriko ostalari eta merkatariei oroigarriak eman zaizkie, eguneroko lana goraipatzeko. Amaiteko Oainkari dantza taldeko bi kidek erakustaldia eman dute bertsolariaren doinua jarraituz.