Lurgatz Talde Feministako kideek aipatu bezala, “Gure nahia espetxeak lekurik ez duen Justizia Feminista bat eraikitzea da, baina noski, bizi dugun egoera ikusirik, zer egin bortxatzaileen aurrean?”. Justizia Feminista bat bideratu ahal izateko bizi den justizia aztertuko da mugimendu, erakunde zein elkarte ezberdinetako hizlariekin.
Hortaz solasaldian, Nafarroako Salhaketako Libertad Francés Lecumberrik, Garbiñe Biurrun Mancisidor Demokraziarako Epaileak taldekoa eta EH Bilduko Komunikazio zuzendari den Larraitz Ugarte Zubizarreta arituko dira solasean.
Arratsaldeko 18:00etan izango da Villabonako Gurea zineman eta 145 pertsonentzako aforoa dago; aukeran, gaztelaniazko itzulpen zerbitzua ere egongo da solasaldian.