Downen Sindromea eta Autismoa lehen lerrora ekarriko dituzten bi pelikula, Gurea Antzokian

Aiurri 2021ko mar. 30a, 08:23

Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuek bi pelikula emanaldi antolatu dituzte martxoaren 31n eta apirilaren 7an. Gurea Antzokian izango dira arratsaldeko 19:00etan, doan. 

Pasa den martxoaren 21ean Down Sindormearen Nazioarteko Eguna izan zen eta apirilaren 2an, aldiz, Autismoaren Nazioarteko Eguna izango da. Egun hauen harira antolatu dituzte bi pelikula emanaldi.

  • Zerk egiten gaitu beste pertsonekiko desberdin?
    Un año mas dokumentala ikusteko aukera izango da Gurea Antzokian martxoaren 31n. Downen sindromea ardatz duen dokumental honek Paco Bernal margolariaren erretratu berezi bat sortuko digu. Izan ere, zerk egiten gaitu beste pertsonekiko desberdin? Norberaren trebetasunek edo ezaugarri fisikoek. 21. kromosoma parean, bat gehiago dauka Pacok, eta, horrek, estilo piktoriko paregabea garatu arazi dio. Dokumentalak honako galdera sortuko dio ikusleari: Nor da desberdin?
    Proiekzioaren amaieran, solasaldia izango da Julio Suarez zuzendariarekin eta Rosa Bernal aktorearekin. Atzegi Elkarteko ordezkariak ere bertan izango dira, grabatu bat eskainiko baitzaie adimen desgaitasuna duten pertsonen alde egunero egiten duten lana aitortzeko.
  • Autismoaren Nazioarteko egunaren harira, Yo soy Sam
    Apirilaren 7an Yo soy Sam pelikula izango da ikusgai Gurea Antzokian. Sean Penn eta Michelle Pfeiffer aktore ezagunak protagonista diren film honetan autismoaren espektrua jarriko dute lehen lerroan. Emakume batek adimen-urritasuna duen aitaren esku utziko du alaba jaioberria. Alabak 7 urte dituenetik aitak baino gaitasun handiagoa izaten hasiko da. Filmak Samek eta Lucyk dituzten zailtasunak kontatuko ditu. Baina, estatuak zalantzan jarriko du Samek bere alaba hezteko duen gaitasuna, eta zaintza galarazi diezaiokeen epaiketa bati aurre egin beharko dio.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!