Habi eta Etxekalte taldeek elkar hartutik bi asbeti sortu dituzte. Urtarrilean grabatu zituzten Elkar estudioan, Victor Sanchezen gidaritzapean. Abesti hauek aitzakia hartuta, bira bat burutu dute. Hortaz, 'Arimak denboran' elkarlanean egindako proiektuaren lehen kontzertua Amasa-Villabonako Gurea Antzokian eskainiko dute, apirilaren 16an arratsaldeko 19:00etan. Hona hemen, datozen egunetarako aurkezpen birako datak:
- Apirilak 16: Gurea Antzokia (Villabona)
- Apirilak 24: Oargi (Ataun)
- Maiatzak 15: Astra (Gernika)
- Maiatzak 22: Aiaraldea (Laudio)
- Maiatzak 29: Añorga Kultura (Añorga)