Udan kaleko kultur programazioa antolatzeko bilera, gaur

Aiurri 2021ko api. 21a, 15:41

Santio jai batzordeak bilera berezia egingo du gaur, arratsaldeko 19:00etan, Villabonako Udaletxeko pleno aretoan. 

Ohiko jaiak ospatu ezingo badira ere, ekaina eta uztailean kaleko kultur egitarau berezi bat antolatzeko urratsa eman nahi dute.

Aurtengo Jai Batzordeko lehen bilera egin zenean, Santio Jairik ez zela egingo erabaki zuen festa batzordeak. Hala ere, erabaki zuten kaleko kultur programazioarekin aurrera egitea uztail osoan zehar, eta Kultura Sailak zirriborro bat egin eta ondoren bilera bat egitea, kideek euren proposamenak helarazteko eta denon artean aztertzeko. 

Bilera presentziala izango da, baina nahi duenak aukera izango du telematikoki parte hartzeko:  (meet.jit.si/villabonakoudala. Pasahitza eskatuko balu: villabona 2020).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!