Babestu bertakoa, Oria Merkatarien Elkartearen eskutik

Aiurri 2021ko api. 28a, 08:15

Villabona eta Zizurkilgo hainbat merkataritza eta ostalaritza establezimendu biltzen dituen Oria Merkatarien Elkarteak, sektorea bultzatzeko kanpaina berri bat jarri du martxan "Babestu bertakoa" lemapean. 

Kanpaina honen bitartez, elkarteko kide diren Villabona eta Zizurkilgo dendetan erosiz gero, boletoak lortuko dira eta horien bidez Nekatur-en biltzen diren nekazalturismoez gozatzeko 100 euroko opari-txekea duten 11 sari lortu ahal izango dira.

Amasa-Villabonako udalak bat egiten du kanpaina honekin eta herriko dendetan erosteko deia egiten die herritarrei. "Gure herrian denetarik eros dezakegu eta gure merkataritza sektoreak herritarren bultzada behar du. Erosi herrian eta bertakoa babestu!"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!