Gure herrira lanera etorritakoak omendu nahi ditu Udalak larunbateko kontzertuarekin

Aiurri 2021ko mai. 13a, 20:07

Amasa-Villabonako Berdintasun sailak 'Canciones de aquel otro lado del charco' izena duen kontzertua antolatu du larunbaterako.

Gure herrira, lanera etortzeko itsasoa zeharkatu behar izan duten guztiak omendu nahi ditu Udalak,  musika emanaldi honekin.

Beraz, larunbatean arratsaldeko 18:00etan, Villabonako Gurea Antzokian izango da kontzertua. Bertan, Fabiana Boer (ahotsa eta bonbo legüero) eta Leandro Yaku (gitarra) musikariek Argentinako folklore garaikide eta tradizionalean zehar ibilbidea eskainiko digute. Aipatu behar da, kontzertuaren aurretik, Marijo eta Alex billabonatarrek hainbat abesti eskainiko dituztela. 

Udalak amasa-billabonatarrak animatu nahi ditu gure herriak aurrera egin dezan, ahalegin eta dedikazio handiz, lan egin duten herritar hauek merezi duten omenaldia eskaintzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!