Udalak begiraleak behar ditu udaleku irekietarako

Aiurri 2021ko mai. 13a, 20:48

Amasa-Villabonako Udalak 2021eko udaleku irekietan begirale lanetan aritzeko lan eskaintza zabaldu du.

Udalak udaleku irekiak antolatu ditu HH2 eta LH4 urte arteko haurrentzat. Uztailaren 1etik 21era bitartean izango dira, eta bertan, begirale lanetan aritzeko lan eskaintza zabaldu da. Interesatuek maiatzaren 26ra arte dauakete izena emateko aukera. 

Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa da 18 urte izatea, edo 2021 urtean betetzea eta euskara ondo menperatzea. 

Izena ematerakoan NANaren kopia bat, Curriculum Vitae-a (ikasketa ziurtagiriarekin) eta aisialdirako begirale edo zuzendari tituluak dira aurkeztu behareko dokumentazioak. 

Izena emateko azken eguna beraz, maiatzaren 26 da, eta Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eman beharko da, goizeko 9:00etatik 14:00etara, edo Gaztelekuan, 16:30etatik 18:30etara. 

Argibide gehiagorako gazteria@villabona.eus helbidera idatzi edo 691 366 502 telefono zenbakira deitu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!