Billabona FKE Udako Futbol Kanpusa antolatu du

Aiurri 2021ko mai. 13a, 22:08

Herriko neska eta mutilentzat Udako Futbol Kanpusa antolatu du Billabona Futbol Taldeak.

Herriko futbol taldeak Udako Futbol Kanpus honetarako, bi txanda ezberdin banatu ditu. Lehena, ekainaren 21etik uztailak 2ra izango da, eta bigarrena, uztailaren 12tik 23ra. Lehen txanda horretan, 2011, 2012 eta 2013an jaiotako neska mutilentzat izango da. Eta bigarrenean aldiz, 2009 eta 2010ean jaiotako neska-mutilak lehentsiko dira, baina 2011, 2012 eta 2013an jaiotakoek ere aukera izango dute. Goizeko 9:00etatik 13:00etara, Arratzaingo futbol zelaian izango da. 

Futbol eskolako kideek, 75€ ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 90€ kuota dute. Beraz, aurtengo futbol kanpusean izena eman nahi duenak, maiatzaren 28 arte du aukera. Klikatu link honetan: labur.eus/kanpusa2021

Anima zaitezte!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!