Jai batzordearen bilera uztaileko kultur egitarauaren harira, gaur

Aiurri 2021ko mai. 18a, 16:40

Villabonako jai batzordeak bilera berri bat egingo du gaur, aurtengo uztaileko kultur egitarau berezia osatzeko. 

Jakina denez, Covid-19ak sortutako egoera dela medio, aurten ere ezin izango da ohiko Santio jai egitaraua antolatu eta horren ordez (pasa den urtean egin zen bezala) uztailean zehar garatuko den kultur egitarau berezi bat antolatzeko urratsa eman du Jai Batzordeak.

Era askotako kultur emanaldiek bere lekua izango dute egitarauan, eta batipat kalean, aire librean, garatuko dira: kale-antzerkia, musika emanaldiak, haurrentzat antolatutako ikuskizunak etab. 

Gaur bertan izango da bilera, maiatzak 19 asteazkena, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko Batzar aretoan. Telematikoki ere parte hartu ahal izango da, helbide honetan: 

https://meet.jit.si/VillabonakoUdala

Pasahitza: villabona2020

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!