Saharar herriaren aldeko martxa Villabonara iritsi da

Sara Medrano 2021ko mai. 22a, 15:16

Tolosaldea Sahararekin elkarteak, Saharar herrriaren askatasunaren aldeko martxa antolatu du. Gaur goizeko 11:00etan Villabonako Errebote plazara iritsi da.

Azken asteetan Marokoko estatuaren kontrolpean dauden zonalde okupatuetan, kolono marrokoarrak bortizki erasotzen ari dira bertan bizi diren biztanle sahararrak. Hainbat elkartek ohartarazi dute hainbat ekintzale sahararren bizia arriskauan dagoela eta egoera oso kezkagarria dela. Honengatik Gobernu Espainiarrari bere erantzunkizuna eskatzeko eta zonalde okupatuetan sahararrek bizi duten egoera gizarteratzeko "Saharar herriaren askatasunaren aldeko martxa" antolatu da. Martxa hau maiatzaren 20an estatuko toki ezberdinetan hasi zeb eta ekainaren 19an Madrilen bukatuko da.

Gaur Tolosaldera iritsi da, 11:00etan Villabonako Errebote plazan egin du geldialdia eta ondoren, Tolosako Triangulo aldera hartu du bidea, Anoetatik igarota. Bertan elkarretaratzea egin dute 12:30ak aldera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!