Behar Zana pilota eskolan izena emateko epea zabaldu dute

Aiurri 2021ko mai. 24a, 12:06

Argazkia: 21iguales.com

Euskal Pilotako hainbat modalitate praktikatzeko aukera dago Behar Zana pilota eskolan; besteak beste, palaz, eskuz, joko garbian eta errebotean jokatzeko aukera egonen da. 

Izena emateko azken eguna ekainak 6 izango da. Horretarako sar zaitez esteka honetan: Izen-ematea. Aukera interesgarria izan daiteke pilotaren mundua ezagutu eta kirol berriak probatzeko.

Emakumezkoen pala ikastaroa

Horrez gain, Behar Zanak Emakumeen pala ikastaroa antolatu du 2021-2022 urteetarako. Nabarmendu beharra dago, aurtengoan 20 emakumek parte hartu eta pilota mundura gerturatu direla. Izena emateko sar zaitez esteka honetan: izen-ematea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!