Otsabiko parkea zaborrez beteta dagoela salatu dute zenbait herritarrek

Aiurri 2021ko mai. 31a, 21:32

Otsabiko parkean zabor ugari bota dute lurrera. Bertatik herritar ugari igarotzen dira, bizikletan ibiltzeko edota eskalatzeko. Parkeko egoera ikusita zenbait herritar kexu agertu dira. 

 

Lurrean plastikozko poltsak, latak eta kristalezko botila hautsiak aurki daitezke, parke guztitik sakabanatuta. Ez hori bakarrik, eskalatzeko erabiltzen den hormako zenbait harri kendu eta ondoko zutabeetako adreiluak hautsi dituzte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!