Uda bete ekitaldi Amasa-Villabonan

Aiurri 2021ko eka. 17a, 07:49

©Udala

Ospakizunak antolatu ezin izanak ez du zertan jarduera eten. Eta horixe egin dute Amasa-Villabonan. Santiorik ez da izango, baina bai kultur eta kirol mailako egitarau oparoa.

Udal ordezkariek eta teknikariek egindako agerraldian gizarte bizitzari eusteko gogoa antzematen zen: “Udalari garrantzitsua iruditzen zaio Amasa-Villabonari udako kalitatezko programazioa ematea, herritarrak, ahal den neurrian, herrian gera daitezen eta, aldi berean, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreari laguntzea, une txarrean baitaude”.

Asteburuan hasita Orainmenean bertso saioa eta GenEroa dantza ikuskizuna iragarrita daude. Eta uztailaren amaiera bitarte dozenaka ekitaldi gehiago: Esne Beltza musika taldea, Gari, Lontxo eta Joselontxo pailazoak, Korrontzi eta Oinkariren ikuskizuna, Dupla musika taldea. Kirol eta aisialdi mailako jarduerekin osatzen da eskaintza.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!