Udako solstizioaren kalejira, Amasa-Villabonan zehar

Aiurri 2021ko eka. 18a, 16:37

Zunbeltz elkarteak antolatutako kalejirarekin, Udako solstizioari ongietorria egingo diote ekainaren 23an. 

Aurten ere ez da ohiko San Joan surik izango Villabonako Errebote Plazan. Horren ordez, Zunbeltz Elkarteak, herriko hainbat bolendresen laguntzarekin elkarlanean, Udako solstizioaren kalejira antolatu du ekainaren 23ko gauerako.

Besteak beste, galtxagorriak, sorginak eta akerra bezalako pertsonaia mitologikoak herriko kaleetan barrena ibiliko dira gaueko 21:30etatik 23:30etara bitarte, gaua berezia izan dadin. Antolatzaileen adar hotsa entzutean, norberaren auzoko plazara gerturatzeko deia luzatu dute, beti ere, segurtasun distantziak mantenduz. 

Txarrak sutara eta onak barrura!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!