Udako solstizio gaua ospatzeko kalejira

Ainhoa Gil 2021ko eka. 22a, 11:28
Iazko kalejirako pertsonaiak

Udako solstizioa, urteko gaurik laburrenaren etorrera ospatuko da bihar, Amasa-Villabonan. Iazkoaren hari beretik, kalejira egingo dute herriko kale eta auzoetan barrena, dantza, musika, sua eta kolorea zabalduz. 21:30etan hasiko da ekitaldia eta 23:30ak aldera amaitzea espero dute. Ikuskizunaz norbere auzo edo kalean gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!